Errorea
  • [sigplus] Critical error: Insufficient file system permissions to access the image base folder root/images/articulos, or the folder does not exist.

Azala
Azala «Emocionario»: Ibilbide-hiztegi emozional bat

[sigplus] Critical error: Insufficient file system permissions to access the image base folder root/images/articulos, or the folder does not exist.

«Emocionario»: Ibilbide-hiztegi emozional bat

Liburu honen berezitasuna «Emocionario. Di lo que sientes» izenburu berean hasten da. 'Autore-hiztegi', ilustratu hau haurrei (eta gazteei) zuzenduta dago. Cristina Núñez Pereira eta Rafael R. Valcárcel egileek emozioei buruzko 42 hitz aztertzen dituzte ikuspegi pedagogikotik. Palabras Aladas argitaletxeak kaleratu du.

«Emocionario. Di lo que sientes» izenburuko hiztegi honen 42 hitzak autonomoki irakur daitezke. Hitz hauek ordena kontzeptualaren arabera aurkezten dira eta horrela lotuta daude. Beraz, irizpide honen bitartez ibilbide bat sortzen da, lehenengo hitza Samurtasun eta azkenekoa Eskertasun dituena. Alfabeto ordena ez erabiltzeak Cristina Núñez Pereira eta Rafael R. Valcárcel egileen planteamendu diferente hau indartzen du, Psikologia positiboaren eremuan kokatzen dena.

Hasieran, hitzak teorikoki azaltzen dira; gero, emozioak identifikatu eta esperientzien inguruan emozio horiek kokatu asmoz, galdera praktiko bat erantzuten da. Azkenean, jarraian definitzen den hitzarekin lotura jartzen da.

Grafikoei begira, liburuan parte hartzen duten ilustratzaileetariko batek sortutako irudi bat eransten zaio emozio bakoitzaren azalpenari. Irudigileak hogei inguru dira.

Paperezko formatuko liburua bi atalez osatzen da: ‟Guía de explotación lectora” eta ‟Fichas de actividades” izenburukoak, palabrasaladas.com web orrian kontsultagai daudenak.

Halaber, osagarri gisa, Di lo que sientes ibilbideak "Diario de la gratitud" izenburuko koaderno-liburua dauka.

Erreferentzia bibliografikoa. Cristina NÚÑEZ PEREIRA eta Rafael R. VALCÁRCEL (2013): Emocionario. Di lo que sientes. Palabras Aladas, Madril, 92 or.

2014.03.31