NABIGATZEKO LAGUNTZAK
Joan orrialde honetako eduki nagusira
Joan orrialde honetako menu nagusira
LAGUNTZA-MENUA
ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA
Ekimen hau erakunde publiko batek sustatzen du (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak) eta ebaluazioa, ekimena osatzen joateko ardatza dela esan daiteke.
Ebaluazioak ekimenaren gauzatze-maila (garapena) eta emaitzak (eta eraginak) neurtzeko metodo zientifiko eta teknikoak baliatzea inplikatzen du, erabakiak hartzeko prozesuari dagokionez.
Ebaluazioa erantzukizun politikoa eta publikoa dutenei informazioa helarazteko funtsezko tresna izatea nahi dugu, eta arduradunek ekintza publikoa hobetzeko erabiliko dute.
Alde horretatik, prestatu den ebaluazio-sistemak ekimenaren beraren eraginak, helburuak, errendimenduak eta osagaiak hartuko ditu aintzat.
Sistema mistoaren xedea, batetik, ekimenaren balioespena egiteko informazioa lortzea da eta, bestetik, ekimenaren helburuak betetzen diren egiaztatzea.
Ekimen honetan partzen hartzen duten erakunde guztien konpromiso sozialetik abiatuz:
Azken batean, pertsona, erakunde eta elkarte guztien parte-hartzea behar duen sistema da, rol ezberdinetatik (diseinua, garapena, sustapena, finantziazioa, prestakuntza, onuraduna, eta abar) eta garrantzizko informazioa jasotzeko etengabeko prozesu bati esker erabakiak hartzen lagunduko diguna, aurrez zehaztutako helburuetara bideratuko gaituzten prozesuak optimizatzeko.
Ekimena ebaluatzeko hainbat proiektu ari da diseinatzen eta garatzen Euskal Herriko Unibertsitatea.•
ORRI-OINA