Aprendizaje emocional y social a lo largo de la vida. Ámbito educativo, social y organizacional. Jornada Internacional: 15 de Octubre (Kursaal).


Aurkezpena

Emozioak jaiotzen garenetik agertzen dira gure bizitzan (eta lehenago ere bai), eta funtsezko zeregina betetzen dute gure nortasunaren osaeran eta besteekin harremanak ezartzeko moduan. Halaber, trebetasun sozioemozionalak ongizate indibidualari eta kolektiboari, eta lanaren kalitatearen hobekuntzari lotuta daude. Hori dela-eta, bizitza osoko ikaskuntza emozionala eta soziala funtsezkoa da hainbat eremutan. Hezkuntza-eremuan, haurren garapen osasungarria eta integrala bermatzeko; eremu soziokomunitarioan, erreta egotearen sindromearen (burnout) mailak murrizteko eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko; eta enpresa-testuinguruetan, adibidez, berrikuntza-mailak handitzeko.

Errealitate horren jakitun izanik, adimen emozionala sustatzea pertsonak eta horien bizi-ingurunea eta ingurune sozioekonomikoa jakintzaren gizarte izenekoan txertatzeko estrategia bat delakoan dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua. Hori dela-eta, gure Lurraldea lurralde orekatu bihurtzeko konpromisoa hartu dugu, Gipuzkoako helburu estrategikoarekin bat datorren konpromisoa, hain zuzen ere. Lurralde orekatu horrek giza dimentsioa eta dimentsio fisikoa, balio-intentsitate sendoa eta Euskadiko gainerako lurraldeetara eta mundura irekita dagoen kultura propio dinamikoa bateratu behar ditu. Lurraldeak emozionalki adimentsua eta etorkizuneko belaunaldiekin konprometitua izan behar du pertsonen ongizatea bermatzeko. Halaber, leku berritzailea, sortzailea, lehiakorra eta iraunkorra izan behar du.

Aurkeztu nahi dugun Bizitza Osoko Ikaskuntza Emozionalari eta Sozialari buruzko Nazioarteko Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako apustu estrategikoaren barruan kokatuta dago, eta hiru lan-eremutan (hots, hezkuntza-eremuan, antolakunde-eremuan eta eremu soziokomunitarioan) lortutako aurrerapen teoriko-praktikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak sustatutako ikaskuntza emozionaleko eta sozialeko hainbat ekimenen ebaluazioetan lortutako emaitzak erakusteko eta gizartearekin elkartrukatzeko gune izatea du xede.

Iñaki Ibarra jauna
Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Aitor Aritzeta doktorea
Jardunaldiko zuzendaria

© 2008 Diputación foral de Gipuzkoa · Aviso Legal

image

Diputación Foral de Gipuzkoa

eu | es | en